Txurrumuskik antolatuta, ibilaldia izango da DBHko gazteentzat maiatzaren 4tik 5erako asteburuan. Debatik hasi eta Zumaiaraino joango dira oinez.
Ibilaldian parte hartu nahi dutenek Ametsa gaztelekuan eman behar dute izena apirilaren 17tik 19ra bitartean. Prezioa 20 eurokoa da eta, izena ematerakoan, diru-sarrera egin izanaren agiria eraman behar da. Diru-sarrera honako kontu korrontean egin behar da: 3035 0182 18 1820021770, garbi adieraziz nork egiten duen.