Martxoan ireki zuten ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea eta apirilaren 30era artekoa izango da zerga hori ordaintzeko borondatezko epea.
Zergaren ordainketa helbideratuta ez daukatenek ordaintzeko abisua jasoko dute etxean. Ordainketa banketxean edota aurrezki kutxan egin behar dute eta, ondoren, agiria udaletxera eraman, ibilgailurako pegatina jasotzeko. Ordainketa helbideratuta daukatenek, berriz, etxean jasoko dute pegatina.