Pailazoen ikuskizuna baliatu dute eskoletan belaunaldien arteko harremanak lantzeko

Irati 2013ko apirilaren 17a

Kriki eta Kroko pailazoek gozatzen eta gauza berriak ikasten lagundu diete

Belaunaldien arteko harremanak lantzeko asmoz, Orioko Udalak, Matia Institutoak, Farfara elkarteak eta herriko bi ikastetxeek elkarlanean hainbat ekintza antolatu dituzte, txikienentzat, esaterako pailazoen ikuskizuna.

Bi egunetan Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako txikienek Kriki eta Kroko pailazoekin oso ongi pasatu dute eta baita haurretako batzuek ikuskizunean parte hartu ere.

Pailazoekin gozatzeaz gain, ikasi ere egin dute belaunaldi guztiek elkarrengandik asko ikas dezaketela, beraz, aurrerantzean inguruko adinduekin jolas egiten edo hitz egiten dutenean ohartuko dira haiek gauza berriak irakatsiko dizkietela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide