Realeko jokalariak Zaraguetan izan ziren bisitan

Irati 2013ko apirilaren 18a

Markel Bergara, Ainara Manterola eta Imanol Agirretxe joan ziren eskolara

Ostegun arratsaldean bisita berezia izan zuten Zaragueta eskolan. Markel Bergara, Ainara Manterola –oriotarra– eta Imanol Agirretxe Realeko futbolariena, hain zuzen ere.

Hiru jokalariak 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin elkartu ziren, beren esperientzia kontatu eta galderei erantzuteko. Ikasleek oso pozik hartu zituzten jokalariak eta baita adi-adi entzun ere haiek esandakoak. Ondoren, 1. eta 2. mailako ikasleekin batera, penaltiak botatzen ibili ziren atarian, eta bukatzeko, maila bakoitzekoek argazkiak atera zituzten Realeko hiru jokalariekin. Futbolariak Zaraguetan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide