Gazteak eta alkohola. Arriskuak izeneko hitzaldia antolatu du Toki-Alai elkarteak apirilaren 24rako. Elkartearen egoitzan (Batzokian) bertan izango da hitzaldia, 19:00etan hasita eta Alkoholiko Anonimoko kideek emango dute. Al-Anon-eko alkoholikoen senideek ere parte hartuko dute hitzaldian.
Gurasoen kezkak argitzen
Toki-Alai elkartetik adierazitakoaren arabera, guraso batzuen kezkak argitzen laguntzeko antolatu dute hitzaldia. Gazteen alkohol kontsumoa dela-eta arduratuta dauden gurasoen informazio nahia asetu nahi dute eta lehen urrats gisa, gaia jorratzea erabaki dute.