Harizko instrumentuen topaketarako entsegua egin zuten ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko api. 22a, 09:45

Maiatzaren 11an izango da topaketa, 18:00etan

Harizko instrumentuen topaketa izango da maiatzaren 11n Orion. Arratsaldeko 18:00ak inguruan hasita, ia 300 lagun elkartuko dira Orioko Herri Ikastola aurreko plazan kontzertua eskaintzeko. Euskal Herriko biolin-, biolontxelo- eta kontrabaxu-jotzaileak bilduko direnez, taldean lan ondo egiteko, entsegua egin zuten horietako askok eta askok apirilaren 19an, Kultur Etxean. 

Kontzertuaren aurrerapena ikus dezakezu gurean:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide