Euskara erabiltzeko nahia indartzeko Bizi-bizi egitasmoa aurkeztu du Euskararen Aholku Batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko api. 22a, 12:08

Abendua bitarteko ekintza-plana zein izango den azaldu zuten, besteak beste, apirilaren 19ko aurkezpen ekitaldian

Azken urteotan euskararen normalizazioan asko aurreratu bada ere , beste pauso handi bat ematera dator orain Euskararen Bizi-bizi egitasmoa, Orion. Bizimoduaren parterik handiena euskaraz egiteko modua badugu gure herrian, baina, besteak beste, gaztelaniaren presentzia handiak erakarrita, euskara erabiltze nahia, gure hizkuntzaren aldeko jarrera kontzientea, sendotu nahi du Orioko Udaleko Euskararen Aholku Batzordearen azken proiektuak.

Izan ere, 2011ko otsailean egindako Orio. Euskarazko arnasgunea sendotu jardunaldiaren ondorio nagusietako bat ondorengoa izan zen: gazteek ekosistema euskaldunean euskarari eusten badiote ere ere, behin hortik aterata oso erraz jotzen dute gaztelaniara.

Aurkezpena

Apirilaren 19an, 19:00etan, aukeztu zuen Orioko Udalak Euskaraz Bizi-bizi egitasmoa. Aurkezpenean bertan izan ziren, besteak beste, Jokin Azkue –Eusko Jaurlaritzako euskararen promozio zuzendaria–, Zigor Etxaburua –Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria–, Malen Belastegi –UEMAko lehendakaria–,Iker Salaberria –Kontseiluko koordinatzailea–, Jabier Zabaleta –euskara teknikaria–, Beñat Solaberrieta alkatea, Jon Agirresarobe –euskara zinegotzia–Lurdes Salsamendi, EAJko zinegotzia eta egitasmoko logoaren egile Uxoa Zulaika.

2013-EtxaburuaGure ama hizkuntza gutxiagotuta dagoen eremuan, euskarari lehentasuna eman behar zaiola eta euskaraz lan egiteko urratsak eman behar direla adierazi zuen, besteak beste, Etxaburuak hitza hartu  zuenean. Euskararen erabilera azpimarratu bazuen ere, euskararen ezagutzan oraindik ere lan asko dagoela egiteko aitortu zuen: esate baterako, euskaraz ikastea doako egiteke dagoela.

Azkuek, berriz, bi galdera jarri zituen mahai-gainean: nola indartu euskal hiztunaren nahia zenbait egoeratan euskaraz ere jarduteko? Eta nola indartu gaur egungo gazteen nahia euskaraz gehiago egiteko? Hizkuntza bat, bi hiztunen komunikatzeko tresna den heinean, bi aldeen erantzukizuna aldarrikatu zuen.

2013-SalaberriaBestalde, orain arteko joerari buelta emateko beharra nabarmendu zuen Salaberriak: euskara espazioan nahiz ezagutzan uzkurtuz joan den bezala, zabaltzen lagundu behar zaiola esan zuen, norbanakoen portaera aldatuz, arnasgune berriak sortuz eta hizkuntza politika egokiak erabiliz.

Belastegik, bere aldetik, Bizi-bizi moduko proiektuen garrantzia azpimarratu zuen eta UEMA laguntzeko prest dagoela gehitu.

Salsamendiren hitzetan, euskarak egunerokotasunean presentzia izan dezan eta Oriok arnasgune izaten jarrai dezan segi behar da lanean.

Agirresarobek hartu zuen hitza gero, euskararen aldeko jarrera kontzientea barneratzeko dugula eta kaleko elkarrizketak irabazteko ditugula adieraziz. Azken batean, egitasmoaren funtsa gogorarazi zuen: euskaraz hitz egiteko nahia elikatu behar dugula Orion.

Herriko taldeak eredu

Duela 20 urte sortutako Euskaraz gazte egitasmotik hona asko aurreratu dugu euskararen normalizazioan, eta 2013-Iñaki ArostegiUdalak ere ahalegin handia egin du bere burua euskalduntzen, Zabaletaren iritziz. Orioren errealitatea irudikatzeko asmoz, aurkezpenean izan ziren Orioko Arraun Elkarteko Iñaki Arostegi, Karkarako Lore Berasaluze eta Unai Manterola, elizaren ordezkari, bakoitzak bere alorrean dituen euskararen inguruko erronkak azaltzeko.

Ekintza plana

Euskararen erabileraren aldeko aldarria plazaratzeko premiak urte osorako ekintza-plana osatzea ekarri du: martxotik abendura artekoa. Dena den, Euskararen Aholku Batzordearen aurreikuspenen arabera, hainbat urteetan luzatuko da ekintza-plana.

Egitasmoa jendaurrean aurkeztuta, ekintzei heltzeko garaia da, hortaz. Apirilari dagokionez, euskarari buruzko gogoetak, gertaerak eta bizipenak argitaratzeko Bizi-bizi bloga sortu nahi da Karkara.com-en.
Maiatzean, berriz, berriz, soziolinguistika-gaiei buruzko aurreneko hitzaldia eta nerabeentzako Zergatik ez? tailerra eskainiko dituzte. Horrez gain, bi urtez behin egiten den euskararen erabileraren kale neurketa  egingo du Euskararen Aholku Batzordeak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide