"Euskaraz Gazte" kanpainako bideoa sarean zintzilikatu du Orioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko api. 23a, 11:35

Euskararen erabilera indartzeko helburuz egin zuen bideoa duela 20 urte Euskara Batzordeak

Orioko Udaleko Euskararen Aholku Batzordeak abian jarri berri duen Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren harira, duela 20 urte egindako "Euskaraz Gazte" kanpainarako bideoa berreskuratu eta sarean zintzilikatu dute. Bideoak apirilaren 19ko Euskaraz bizi-bizi-ren aurkezpenean izan zuen arrakastak eraman du batzordea erabaki hori hartzera.

Euskaraz Gazte

Udaleko Euskara batzordeak orain dela 20 urte abiatu zuen Euskaraz Gazte kanpaina, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko. Kanpaina horren barruan ekitaldi ugari izan ziren eta horietako bat izan zen bideoaren grabazioa.

Bideoa IƱaki Carretero oriotarrak zuzendu zuen:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide