Bizirik al daude ibaiak du aurten gai Tolosako Naturaldiak. Apirilaren 8an hasita, erakusketa bat, hitzaldiak, eta mahai-inguruak antolatu dituzte, eta tartean, Oria ibaiaren arroa izango dute hizpide.
Gaur arratsaldean bertan, apirilaren 23an, izango da mahai-ingurua, Ibai biziak izateko erronkak - Oria ibaiaren arroa izenburupean. Iñaki Antiguedad –EHUko Hidrogeologia katedraduna–, Patxi Tamés –Gipuzkoako Foru Aldundiko Hidrogeologoa/Baliabide Hidrauliko eta Geoteknia Unitateko burua–, Iñaki Arrate –Uraren Euskal Agentziako Plangintza eta Berrikuntza Arduraduna –eta Hasier De los Ríos –Nekazaritzako Goi Mailako teknikaria eta Tolosako Udaleko Ingurumeneko zinegotzia– arituko dira mahaiaren bueltan hariari tiraka.
Tolosako Naturaldiaren baitan eskainiko diren gainerako hitzaldiak zein izango diren ikusteko klikatu hemen.