Danbolin Musika Eskolakoak Musikaldian izango dira

Irati 2013ko apirilaren 25a

48 ikasle joango dira Oriotik irakasleekin Oñatira

Apirilaren 27an, larunbatarekin, Oñatin izango da aurtengo Musikaldia eta hainbat musika eskolatako ikasle eta irakasleek hartuko dute parte, bai instrumentua  jotzen baita dantzan ere.

Orioko Danbolin Musika Eskolakoak ere han izango dira, 48 ikasle irakasleekin batera. Esku-soinua, txistua, pianoa eta gitarra joko dituzte eta dantza talde batek ere hartuko du parte.

Egitaraua

  • 10:30ean, aurkezpena.

  • 11:00etan, musika eskoletako emanaldiak, zazpi eszenatokietan eta eguerdian kalejirak herriko kaleetan.

  • 14:00etan, gorputz-perkusioa parte-hartzaile guztiei irekia. Foruen Enparantzan.

  • 15:30ean, musika eskoletako emanaldiak eta kalejirak.

  • 18:15ean, dantza koreografiak parte-hartzaile guztiei irekia. Foruen Enparantzan.

  • 18:30ean, Obaneuke taldearekin erromeria, Foruen Enparantzan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide