Kadete neskak eta mutilak Espainiako Txapeldun bateletan

Irati 2013ko apirilaren 29a

Gipuzkoako trainerillen ligako hirugarren jardunaldian emakumezkoak senior mailan lehenengo izan ziren

Camargo, Kantabrian, jokatu ziren igandean Espainiako Batel Txapelketako finalak eta ORIOk bi bandera lortu ditu aurtengoan: emakumezko infantil-kadete mailakoa eta gizonezko Kadete mailakoa.

Infantil kadete batelak

Nesketan Mireia Uranga, Eider Zubelzu, Itxaso Azkonobieta, Leire Begiristain eta Ane Carrera –patroia– aritu ziren eta atzetik hurrenez hurren Astillero , bost segundora,Chapela,Vilaxoan,  eta Hibaika.

Kadetemutilbatel

Mutiletan, berriz, Mikel Uranga, Aritz Hernandez, Eneko Itsaso, Martxel Aldai eta Jon Arriola –patroia–. Hauek Vigo izan zuten atzetik sailkapenean sei segundora eta ondoren Robaleira, Hibaika eta Tolosaldea.

Gizonezko seniorrek B finala irabazi zuten eta beren mailako emaitza guztiak kontuan hartuta seigarren izan ziren.

Igandeko banderak kontuan hartuta Oriok 13 Espainiako txapelketa irabazi ditu guztira bateletan.

  • Gizonezko seniorrak: 6 –1951; 1960; 1981; 1991; 1993; 1995–
  • Gizonezko jubenilak: 3 –1991; 2002; 2006–
  • Gizonezko kadeteak: 2 –2000; 2013–
  • Gizonezko infantilak: 1 –1998–
  • Emakumezko infantil-kadeteak: 1 –2013–

Bestalde, tostako arraunketan 38 Espainiako txapelketa ditu irabazita guztira: traineruetan 15; trainerilletan 8; bateletan 13; eta llagutetan 2.

Trainerillak

Igandean Gipuzkoako trainerillen ligako hirugarren jardunaldia ere izan zen jokoan eta emakumezkoen senior mailan Oriok lehenengo tokian amaitu zuen estropada 16:11,39 denborarekin, atzetik Hibaika A sailkatu zen 15 segundo eta 20 ehunenekora.

Gizonezko jubenilak seigarren izan ziren irabazlearengandik –San Pedro– 43 segundo eta 39 ehunenekora; eta gizonezko seniorrak hirugarren lehenengo postuko Hondarribiarengandik 4 segundo eta 83 ehunenekora.

Bestalde, ligatik kanpoko Gipuzkoako Federazio Kopan gizonezko seniorrak bosgarren izan ziren lehenengoarengandik –San Pedro B– 31 segundo eta 37 ehunenekora.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide