Ibon Gaztañazpi Kirola Gogoan jardunaldietan izango da hizlari

Irati 2013ko apirilaren 29a

"Euskara mintzagai. Tostetatik telebistara" hitzaldia eskainiko du

Kirola Gogoan XVII. Jardunaldiak izango dira Bilboko Euskaltzaindiaren aretoan maiatzaren 3an eta 4an. Kirol arloan aritutako edo dabilen jendea izango da hizlari, bai kirolariak, bai kirola beste esparru batetik jorratu dutenak ere.

Hizlarien artean izango dira Juan Ramon Fernández-Lopez, Aritz Urdampilleta, Iker Lopez, Abel Barriola, Iratxe Ibarra, Koikili Lertxundi, Jose Joakin Gallastegi, Maider Unda, Pedro M. Goikoetxea, Jose Ramon Uriarte, Dabi Piedra  eta baita Ibon Gaztañazpi oriotarrak ere. Bakoitzak aurrez jorratzea eskatutako alorra aurkeztuko du jende aurrean.

Ibon Gaztañazpik maiatzaren 4an, 09:50ean Euskara mintzagai. Tostetatik telebistara hitzaldia eskainiko du. 22 urte arraunean egin ostean Ibon Gaztañazpi kazetariak azken bi arraun denboraldiak ETBko esatari gisa jarraitu ditu. Modu kronologikoan azalduko du, traineru barrutik lehenbizi, eta kazetariaren harmailatik gero, nola bizi izan duen euskararen esperientzia.




Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide