39 umerentzako lekua dago Maria Maestra Haurreskolan

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko api. 29a, 22:29

Maiatzaren 2tik 13ra arte eman daiteke izena

2013an eta 2012an jaiotako haurrak hartzeko matrikulatzeko epea zabalduko da Maria Maestra haurreskolan maiatzaren 2tik maiatzaren 13ra arte. Haurreskolako arduradunek adierazi dutenez, 39 umerentzako lekua dago momentuz: urtebete arteko 16 umerentzat; eta urtebete eta bi arteko 23 umerentzat.

Horrez gain, maiatzaren 2aren ondoren jaioko diren haurrak matrikulatzeko epeak ondorengoak izango dira:

  • Maiatzaren 13a arteko epea izango dute  maiatzaren 8ra arte jaiotzen direnek.
  • ekainaren 11 arteko epea izango dute maiatzaren 9tik ekainaren 7ra artean jaiotakoek.
  • Uztailaren 5a arteko epea izango dute ekainaren 8tik 30era artean jaiotakoek eta urrian edo azaroan hasi nahi dutenek .

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, goizez, 9:30-11:00, eta arratsaldez, 15:00-16:00. Telefonoz ere –943 890 625 telefono zenbakira deituta– argituko dituzte dudak.

Ate-irekiak

Matrikulatzeko epea zabaltzearekin bat, Maria Maestra haurrekolako ateak ireki egingo dituzte gurasoei instalazioak erakutsi eta dituzten zalantzak argitzen laguntzeko. Maiatzaren 2a, osteguna, izango da horretarako eguna: 17:00etatik 18:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide