Itxaso Legorburu aske utzi eta Madrilen da dagoeneko

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko apirilaren 30a

Ongietorria egingo diote gaur Gasteizen

Itxaso Legorburu 2009ko apirilean atxilotu zuten Frantzian, Mezieres-en-Brenn herrian, ETAko kide izatea egotzita. Ordutik Fleury-ko espetxean eman ditu 4 urte Legorburuk.

Legorburu aske utziko zutela jakinarazi zuten duela egun batzuk, eta, gaur, dagoeneko Madrilen da familiarteko eta lagunekin. Lehenengo ongietorria jaioterrian, Gasteizen, egingo diote, gaur, iluntzeko 20:30ean, berak bideo honen bidez jakinarazi duen bezala:

Itxasok Orion hainbat urte eman ditu bizitzen eta, besteak beste, Heldu! herri kirol taldean aritu zen harri-jasotzaile gisara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide