Gustura daude antolatzaileak Landare Berezien 11. Azokarekin

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko mai. 2a, 10:26

Eguraldiak askorik ez badu ere lagundu, salerosketekin gustura daude Iturrarango kideak

Hamaikagarren aldiz, ehunka landare berezi hartu zituen Iturrarango Parketxeak apirilaren 27an eta 28an. Eguraldi iragarpenak ilun samarrak izan arren, landare-zaleek ez dute hutsik egin eta 5.600 inguru bisitari izan ditu aurtengo azokak. Larunbatean hurbildu zen jende gehiena; igandeko eguerdi partean ere, bete egin ziren autoentzako aparkalekuak. Gustura daude, beraz, antolatzaileak izandako arrakastagatik.

Iturrarango parkean nahiz Aiako herrigunean ibili zen jendea. Hitzaldi eta tailerrek ere arrera ona izan zuten, etengabeko parte-hartzaile jariorik izan ez bazen ere.

Horrez gainera, azoka kontsolidatu izana azpimarratu dute Iturrarango ordezkariek: benetako landare-zaleak ez dio eguraldiari begiratzen eta erostera etortzen da, etxera eraman nahi dituen landareen zerrenda eskutan duela. Erosle fidelak ditu azokak.

Landare Berezien 11. Azokako irudiak ikusteko klikatu hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide