Aiako langabeak prestatzeko egitasmoa jarri dute martxan

Irati 2013ko maiatzaren 2a

Teknologia berriak erabiliz lana bilatzeko prestatu nahi dituzte Aiako langabeak eta Jar zaitez lehen lerroan lelopean esperientzia pilotua bultzatu dute Aiako Udalak, Zarauzko Lanbidek, KZguneak eta Urola Kostako Udal Elkarteak. Erreminta asko izan arren erakunde bakoitza berean aritu da orain arte aldamenekoari erreparatu gabe eta momentu ona da administrazioen arteko elkarlana bultzatzeko, esan du Aiako alkate Igor Iturainek.

Azken bost urteotan, krisi ekonomikoaren ondorioz, nabarmen egin du gora langabeziak, Aian ia bikoizteraino eta hori da ekimena martxan jartzeko arrazoia.

AIA

2008

2013

 

Martxoa

Martxoa

Erregistraturiko langabeak

51

95

Erregistraturiko langabezia: gizonezkoak

43,14

55,79

Erregistraturiko langabezia: emakumezkoak

56,86

44,21

Langabezia tasa

5,31

9,37

Gizonezkoen langabezia tasa

3,88

9,54

Emakumezkoen langabezia tasa

7,38

9,17

Igor Iturainen esanetan, batik bat kualifikazio baxuko herritarrak –EGB baino ez zutenak edo hori gainditu gabeak– asko zirela ikusteak kezkatu gaitu. Bere ustez, zailtasunak dituzte lana bilatzeko tresnak erabiltzeko, batik bat teknologia berrien haritik nagusitzen ari direnak: internet, sare sozialak… Prestatu ezean lan merkatuan lehiatzeko aukerarik gabe gera daitezkeenez, bidea erraztea da asmoa; baita kualifikazio altuagoa duten eta internet erabiltzen duten langabeei lana bilatzeko sare sozialak eta tresna berriak ezagutaraztea eta erabiltzen ikastea ere. Egunen batean lanerako deituz gero prest egoteko, dio Iturainek.

Maiatza eta ekainean
Hori dela-eta, hiru prestakuntza-ikastaro eskainiko dituzte Aiako KZ gunean maiatzaren amaieran eta ekainean goizez. Lanbiden langabe gisa erregistratutako aiarrek egin ahal izango dituzte ikastaroak eta taldeak teknologia berrietan duten ezagutzaren araberakoak izango dira.

Oinarrizko ikastaroa internet bidez lana bilatzeko (36 ordu)

  • Lana bilatzeko teknikak (6 ordu)
  •  Lan bilaketarako teknologia berrien inguruko oinarrizko ikastaroa (24ordu)
  •  Lana lortzeko aukerak hobetzeko gaitasun eta trebetasunak (6 ordu)

Enplegurako informazioaren eta ezagutzaren (IKT) teknologia berriak
(30 ordu)
  • Lana bilatzeko teknikak (6 ordu)
  • Lana bilatzeko ofimatika, google tresnak eta sare sozialak ikastaroa (18 ordu)
  • Lana lortzeko aukerak hobetzeko gaitasun eta trebetasunak lantzeko (6 ordu)

IKT teknologiak sustatzaileentzat
(36 ordu)
  • Ekintzaileentzat ofimatika, google tresnak eta gare gozialak ikastaroa (24ordu)
  • Ekintzailetza (2 ordu)
  •  Lana lortzeko aukerak hobetzeko gaitasun eta trebetasunak lantzeko (6 ordu)  

Egitasmoari buruzko informazio-saioa egingo dute langabeentzat maiatzaren 7an, Aiako Udaletxean, 10:00etan. Saio horretan, ikastaroen berri emango dute eta interesa duten pertsonek galdetegi bat beteko dute, beren abiapuntua zein den jakiteko. Toki mugatuak izango direnez, kontuan hartuko dute eskatzaileak langabezian dauden denbora eta adina. Argibide gehiago jaso nahi duten langabeek udaletxera deitu behar dute: 943 13 11 44 –Marije–

Federico Gonzalez Zarauzko Lanbideko zuzendariaren ustez gauden egoera ekonomikoan erakunde publikooi eskatu behar zaigu  errekurtsoak optimizatzea, elkarlanean aritzea eta ideiak sortzea. Garrantzitsuena erreminta tekniko eta baliabideak ez dituzten pertsonak lanerako jauzia emateko sistemekin orientatzea da

KZ guneetan orain arte herritarrak informazioaren gizartera gerturatzen aritu dira besteak  beste behar gehiago izan duten sektoreetan: etxeko andreak, erretiratuak, langabeak… eta aurrerantzean ere langabetuek lehiatu beharra dutelako haiei ere lagunduko dietela dio KZ guneko Enrique Martinezek.

Konpetentzia pertsonalak

Udal elkartearen ekarpena konpetentzia pertsonalak lantzea izango dela azaldu du Amaia Guruzeta lehendakariak. Konpetentzia profesionalei ematen diegu garrantzia, baina beste gaitasun, jarrera eta abilezia batzuk ere landu behar dira: talde lana, porrotaren kudeaketa, autokonfiantza, aldaketarako prestatzea, emozioen kudeaketa, autoezagutza… Enpresetan egoera aldakorra da eta eginkizunak ere aldatu egin daitezke. Horregatik, enpresek gero eta garrantzia gehiago ematen diete gaitasun horiei pertsonak lanean hartzerakoan


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide