Urko Menaia bakarlariaren kontzertua izango da gaur

Irati 2013ko maiatzaren 2a

Kultur Etxean egingo du entsegu irekia 19:00etan

Entsegu irekien egitasmoari jarraituz, Urko Menaiaren txanda izango da gaurkoa, maiatzaren 2koa. Donostiako kantautoreak eskoletan gitarra klaseak ematen eta kalean eta tabernetan euskal herri kantak eta berak sortutako kantuak abestuz eman zituen lehen urratsak musikan. Bere abestiek ez diote gaur egungo joerari jarraitzen. Haren kantagintzak 60ko eta 70eko kantautoreen estetika musikala eta sentsibilitate poetikoa bereganatzen ditu. Bere ahots sarkorrak arreta ematen dio entzuleari eta haren kantuek entzulea hunkitzeko gaitasuna dute.

Hemen Gaude, Herri kantak eta azkena Gaztelupeko Hotsak etxearekin kaleratutako Ametsak eta Oroitzapenak dira Menaiaren hiru diskoak.

Kontzertua, 19:00etan izango da Kultur Etxean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide