GRAVN ligan buru belarri ibili dira Galarraga eta Etxeberria

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko mai. 3a, 10:50

Larruzko paletako txapeldunordea da Etxeberria; pilotarien hautatzaile aritu da Galarraga

Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Errioxako federazioen arteko GRAVN Ligan lan eta lan dabiltza Aimar Galarraga eta Tibur Etxeberria, bakoitza bere zereginetan. Ezker horman larruzko paletan aritu da Etxeberria eta txapeldunorde izan berri da pasa den asteburuan, maiatzaren 4ean jokatutako partida galduta. 35-25eko emaitzarekin konformatu behar izan zuen Etxeberrriak.

Eskuzko pilotako eta trinketeko Gipuzkoako pilotarien hautatzailea da, bestalde, Galarraga. Banaka eta binaka jokatzen dute bere ardurapean dauden 6 taldeek. Horietatik lau sailkatu dira finalerako eta bik ekarri dute txapela etxera. Galarragaren esanetan, pilotari talde oso polita du bere esanetara eta txapela bat baino gehiago lortzea espero du.

Horrez gain, 22 urtez azpikoen artean txapeldun geratu da Orioko Pilota Elkartearen izenean jokatzen duen Arrrate Indoren taldea.

GRAVN

Lehiaketa berezia da GRAVN, pilotan dauden modalidade guztietan jokatzen baita; hiru kategoriatan gainera: jubeniletan, 22 urtez azpikoetan eta helduetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide