Urtero moduan, Senpereko lakuaren bueltan egingo da aurten ere iparraldeko ikastolen aldeko festa, Herri Urrats, maiatzeko bigarren igandean. Hilaren 12an izango da, beraz, 2013koa, Hogeita abar urte lemapean. Orioko Herri Ikastolak jaiarekin bat egin nahi dutenentzako autobusa antolatu nahi du.
Ikastolako idazkaritzan, Lore burdindegian eta Uranga burdindegian eman daiteke izena Herri Urratsera autobusean joateko. Maiatzaren 9a izango da izena emateko azken eguna. Dena den, autobusik ez bada betetzen, bertan behera geratuko da Ikastolaren asmoa.