Danbolin Musika Eskolak antolatuta, harizko instrumentuen topaketa berezia izango da Orion maiatzaren 11n, larunbatarekin. 18:00etan hasita, Euskal Herriko 15 musika eskoletako 194 ikasle bilduko dira Arranpla parke alboan, Orioko Herri Ikastola aurreko plazan, biolontxeloa, biolina, biola edo kontrabaxua jotzeko. Horiez gain, Danbolin Musika Eskolako dantzariak, musika mintzairako 3. eta 4. kurtsoko ikasleak, kantuko ikasleak, Salatxo abesbatza eta bi bakarlarik ere hartuko dute parte emanaldian.
Zortzi pieza joko dituzte denera kontzertuaren baitan:
- Concerto in D Mayor.
- Munching monsters
- Martxa baten lehen notak
- Adagio cantabile
- Amaren besoetan
- Encore-Feudin Fiddles
- Boil'em cabbage down
- Balearen bertsoak.
Entsegua
Kontzertua prestatzeko entsegua ere egin zuten Orion, apirilean. Emanaldiaren aurrerapena ikusteko klikatu hemen.