Maiatzaren 10era bitartean Orioko Herri Ikastolako aretoan izango dute planetarioa jarrita.
Caixaren gizarte ekintza programen baitan, Astronomia lantzeko planetario mugikorrean sartzeko aukera izango dute Orioko Herri Ikastolako ikasleek.
360 graduko kupulan ikusiko dute proiekzioa, eta entzunaldia euskara hutsean izango da. Udaberriko zerua, ipar izarra, hartz handi eta txikia, zodiakoa osatzen duen izar-multzoak, urtaroen zergatia, ilargia, galaxiak, konstelazioak... guztiak ikusteko eta entzuteko aukera dute Ikastolako ikasleek, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzarainoek.