Zaharren Babeslekuak antolatuta Iratxera irteera egingo dute maiatzaren 23an. 08:30ean Oriotik abiatu eta bodegara egingo dute bisita, han aperitiboa eta ardo dastatzea izango dute. Lizarrako azoka ikusiko dute gero eta ondoren bazkaria izango dute Iratxe hotelean.
Menua:
- Bakailao brandadaz betetako hostorezko bolobanak
- Barazki pastela ganbekin
- Diabla erako ganba handiak
- Arrain krema
- Arkumea chilindrĂ³n erara
- Tarta eta izozkia
- Kafea eta cava kopa
- Bertako ardoa eta ura
Bazkaldu ondoren bingoan aritzeko eta dantzarako aukera izango dituzte.
Izena maiatzaren 9an eman behar da 16:00etatik 18:00era eta 35 euro ordaindu Zaharren Babeslekuan bazkide txartela erakutsiz. Bigarren autobusa antolatzeko gutxienez 30 lagun behar dira, bestela zozketa egingo dute. Justifikatu gabe atzera botatzen denak ordaindutakoaren erdia galduko du.
Maroko
Bestalde, Zaharren Babeslekukoak, irailaren 16tik 25era Marokora joango dira bidaian Torremolinos, Algeciras, Tanger, Fez, Beni Mellal, Marrakech, Casablanca eta Rabaten barrena. Bidaia horretara joan nahi izanez gero, maiatzaren 20a baino lehen eman behar da izena 626 471 423 zenbakira deituta.