Arin zauritu da erriora eroritako autoaren gidaria

Irati 2013ko maiatzaren 9a

Sarikola eta Botaleku artean izan da istripua

Goizeko hamaikak aurretik istripua gertatu da N634 errepidean Sarikola eta Botaleku artean. Audi A3 autoa errepidetik atera eta 10-15 metroko aldapan behera erori da erriora. Tarte batean errepidea itxita egon da suhiltzaileak poleekin jaitsi baitira auto gidariari laguntzera, baina jadanik irekita dago bidea bi noranzkoetan.

Gidaria, 42 urteko gizonezkoa anbulantzian Donostia ospitalera eraman duten arren, zauri arinak baino ez ditu izan.

 


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide