Estresa kentzeari buruzko hitzaldia izango da astelehenean Aian

Irati 2013ko maiatzaren 10a

Kultur Etxean egingo du saioa 18:30ean

Estresa gure bizitzetan gero eta presenteago dago eta baita osasunean, gogoan, lanean eta egunerokotasunean duen eragina ere. Hori dela-eta Aiako Udalak estresa kentzeari buruzko hitzaldia antolatu du. Astelehenean, maiatzaren 13an, izango da saioa Simon Marmier doktorearen eskutik, 18:30ean Kultur Etxean..

Marmierrek honako argibideak emango ditu hitzaldian:

  • Estresa azkar kentzeko hiru giltzarri erraz.
  • Tentsioa modu minutu gutxian murrizteko erlaxazio teknika.
  • Estresa gutxitzeko elikadura aholkuak.
  • Ongizate aholkuak estres uneetan gure funtzionamendu eta ahuleria hobetzeko.
  • Gorputza estresaren ondorio kaltegarrietatik babesteko sekretua.


Oso hitzaldi atsegina izango dela diote antolatzaileek eta oso trikimailu errazak ematen dituela bizitza zoriontsuago eta osasungarriagoa izateko. Hitzaldira joaten direnek baliabideak izango dituzte eskura, beren gorputza eta ingurukoena estresetik babesteko; informazio hori eguneroko ohituretan erabilita bizimodu lasaiagoa izateko aukera baitago.

Marmier doktoreak 45 minutuko erakustaldia egingo du eta gero 15 minutu egongo dira galderetarako.

Marmier doktorea

Simón Marmier Doktorea kiropraktikan graduatua da Sherman College-ren Kiropraktikako Straight Chiropractic Spartanburg-en, Hego Karolinan –AEB– eta bera izan zen lehena bere promozioan. 2004an hilabeteko barneko mediku izendatu zuten lanerako dohainengatik eta praktiketan eta Sherman College-eko gaixoei eskainitako zaintzarengatik.

Presidente eta irakasle izan zen bi urtez club de Teknica Sacro-Occipitaleko klubean  eta bolondres gisa aritu ze kiropraktikari buruzko hezkuntza jardueretan.

Orain dela zortzi urtetik kiropraktiko lanetan aritzen da Donostian eta 300 hitzalditik gora eman ditu kiropraktikari eta modu naturalean sendatzeari buruz.

Kiropraktikari buruzko hainbat artikulu publikatu ditu aldizkarietan eta Como Dormir De Un Tirón liburua ere idatzi du jendeari modu naturalean loa berreskuratzeko eta lo egiteko sendagaiak uzteko laguntza emanez.

Bere teknikei buruzko informazio gehiago  www.saludvertebral.com helbidean dago.




Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide