Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonezko bat atxilotu zuen atzo, igandea, maiatzaren 12a, Orion bere bikotekida erasotu eta labana batez mehatxatzeagatik.
Zarauzko Ertzain-etxeko agenteak gerturatu ziren Oriora herritar batek haiei deitu eta gero. Oriora iritsi zirenerako udaltzainak biktimarekin zeuden. Ertzaintzak esan duenaren arabera, labana batekin hilko zuela mehatxatu zuen bere bikotekideak biktima. Horrez gainera, umeak aurrean zituela erasotu zuela adierazi zuen biktimak.
Hori hala zela egiaztatutakoan, ertzaintzak 32 urteko gizonezkoa atxilotu zuen. Ertzaintzak ez du berri gehiagorik eman.