Sofbol giro polita ekarri zuen Oriora Espainiako txapelketak

Irati 2013ko maiatzaren 15a

Kadete mailako Orioko taldeak hartu zuen parte

Maiatzaren 10etik 12ra bitarteko asteburuan jokatu zen Orion Espainiako kadete mailako sofbol txapelketa. Ostiralean hasi zen txapelketa eta oriotarrek goizeko lehen partidan ekin zioten. OBBko neskak, tamalez, nahiko gaizki hasi ziren Atlético San Sebastiánen aurka galduz. Arratsaldean, berriz, Madrilgo Dridma taldearen kontra jokatu zuten bigarren partida eta merezitako 7-6 emaitza lortu zuten.

Larunbata ere ez zen oso ongi hasi OBBkoentzat, txapeldunordearen aurka galdu egin baitzuten. Hala ere, larunbat arratsaldean bateak ederki astindu zituzten oriotarrek eta Galiziako Cambre taldearen kontra irabazi egin zuten 5. eta 6. posturako lehian.

.Sofbol kadete Espainiako txapelketa 2013 finala

Asteburuko txapelduna Atletiko San Sebastian taldea izan zen eta horrela gelditu zen sailkapena:

  1. Atlético San Sebastián –Gipuzkoa–
  2. Sant Boi –Katalunia–
  3. Projecte –Katalunia–
  4. Rentoks –Gipuzko–
  5. OBB –Gipuzkoa–
  6. Cambre Galizia
  7. Dridma Rivas –Madril
  8. Lazkao –Gipuzkoa


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide