Ikastetxeetako bertso jaialdia izango da gaur Ikastolan

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko maiatzaren 23a

18:00etan izango da emanaldia Ikastolan

Herriko bi ikastetxeek, Orioko Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak, eta Orioko Udalak bultzatzen duten Gu ere bertsotan programaren barruan, haurren bertso jaialdia izango da gaur, osteguna, maiatzaren 23a, 18:00etan hasita, Orioko Herri Ikastolako eraikin berriko areto nagusian.

Urtero bezala, bi ikastetxeetako haurrek hartuko dute parte saioan eta bertan erakutsiko dute ikasturtean zehar IƱaki Gurrutxagarekin eta Jokin Urangarekin ikasi dutena.

Saioak ordubete inguruko iraungo du eta irekia da entzuteko gogoa duen edozeinentzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide