Bakarrizketa saioa izango da maiatzaren 31n Kultur Etxean

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko maiatzaren 27a

Barry Barrez eta Jon Plazaola izango dira ikusleei barre eginarazten saiatuko direnak

Datorren ostiralean, maiatzaren 31n, umorezko bakarrizketa saioa izango da Orioko Kultur Etxean, 22:00etan hasita. Bi umoregile izango dira bakarrizketa bana eskainiz: Barry Barrez irlandar euskalduna eta Jon Plazaola aktore eta gidoilari urretxuarra.

Dena dela, emanaldirakoko, gonbita jaso behar da aldez aurretik. Doan banatuko dituzte 140 sarrerak Kultur Etxean ostirala bitartean –lehenago agortzen ez badira–.

Bertan zer nolako umorea izango den jakiteko, hemen duzue Barry Barrez artistaren bideo labur bat:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide