Nerea Amilibia 11. izan zen Zegama-Aizkorri mendi maratoian

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko maiatzaren 28a

Bittor Andres eta Jakes Goikoetxea oriotarrak ere Zegamako helmugara iritsi ziren

Igandean izan zen Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Eguraldia lagun izan zuten korrikalariek lasterketa hasi eta bukatu arte.

Tartean Aiako eta Orioko hiru lasterkari izan ziren: Nerea Amilibia aiarra eta Bittor Andres eta Jakes Goikoetxea oriotarrak.

Ibilbide gogorra zuten aurretik goizeko 9:00etan Zegamako plazatik abiatu zirenean. Atzetik aurrerako lasterketa egin zuen Nerea Amilibiak eta 5 ordu eta erditik jaitsi zuen bere marka helmugan: 5 ordu, 17 minutu eta 50 segundo.

Bi mutil oriotarrek denbora gehiago behar izan zuten. Jakes Goikoetxeak 6 orduz azpitik bete zuen ibilbidea, 5:58:36. Bittor Andresek, berriz, 6 ordu eta 25 minutu behar izan zituen Aizkorriko mendizerrari buelta emateko.

Jakes Goikoetxeak, gainera, Berrian bertan izandako bizipenekin kronika argitaratu du gaur. Hemen klikatuta irakurri daiteke oriotarrak mendi maratoiaren gainean idatzitakoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide