Aurretik ere zerbait egin zuten arren, munduko zapaten historiari buruzko erakusketa egingo dute Arkupe elkarteko dendariek.
Hala, beren erakusleihoak toki desberdinetako zapatekin apainduko dituzte datorren ekainaren 30a arte. Bertan zapata zaharrenetatik hasi eta gaur egungoak arte ikusteko aukera izango da.
Toki desberdinetako oinetakoak ikusteko aukera izango da Arkupekoen erakusleiho, denda eta tabernetan: Egipto, Israel, antzinako Erroma, Grezia zaharra, Turkia, Pakistan, India, Japonia, Txina, Ingalaterra, Ipar Amerika, Hego Amerika, Afrika, Europa…
Modelo guztiak benetako eskalan egin dituzte, gehienak mâché paperarekin. Guztira 80 inguru zapata mota ikusteko aukera izango da herriko 47 komertziotan.