"Next stop Greenland" dokumentala emango dute ekainaren 6an

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ekainaren 3a

Joseba Brit oriotarrak jarri dio musika ikus-entzunezko lanari

Datorren ostegunean, ekainaren 6an, iluntzeko 19:00etan, Salatxo aretoan, Next stop Greenland abentura dokumentala emango dute Orioko Udalak antolatutako saioan.

Aurreko abuztuan Groenlandiara egindako espedizio baten inguruko dokumentala da Next stop Greenland. Alex Txikon izan zen buru espedizioan eta eskalatzaile talde bat eta saltatzaile talde bat izan ziren Groenlandian.

Mendira igo eta gero salto egiten zuten jantzi berezi batzuekin, planeatuz. Pelikulan espedizioaren alde gizatiarra ikusteko aukera izango da.

Barcelona Film Festivalen abenturazko dokumental onenaren saria irabazi zuen Gariza produkzioak enpresako Lara Izagirrek zuzendutako lanak, eta Moskun ere saria irabazi du kategoria berean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide