Oria ibaiko txorien gaineko bloga ireki du Itsas Enara elkarteak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko eka. 3a, 09:45

Itsas Enara Ornitologia Elkarteko kide batzuk Oria ibaiko arroako txorien inguruko Usurbil eta Oria beheko txoriak bloga ireki dute.

Lasartetik Oriora bitartean ornitologiarekin lotura duten notizia txikiak argitara ematea eta komentatzea da blogaren helburua.

Gogotsu ekin diote blogari, eta, elkartekoen arabera, blogaren bitartez natura eta haren egoera, haren ikerketa, hari buruzko informazioa eta harenganako kezka zuen eguneroko lanean eta zereginetan ere, gureetan bezala, presente egotea espero dute.

Bloga ikusteko, hemen egin klik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide