Herbiziden tratamendua emango du Orioko Udalak herriko hainbat gunetan

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ekainaren 3a

Belar txarrak kentzea da tratamenduaren helburua

Gaur, ekainaren 4an, asteartearekin, hasita, belar txarrak kentzeko herbiziden tratamendua emango du Udalak herriko hainbat tokitan; batez ere espaloi eta zokoetan hazten diren belarren kontra.

Abaromendi eta hondartza inguruan hasiko dira tratamenduarekin eta, ondoren, herrian emango dute, behar den tokietan. Dike ingurua eta Anibarko Portua izango dira tratamendua aplikatuko duten azken tokiak.

Udaletik jakinarazi dutenez, erabiliko den herbizida ez da kaltegarria txakurrentzat; baina, nolanahi ere,  kartelak jarriko dituzte tratatu dituzten eremuetan, jendea jakinaren gainean jartzeko.

Tratamendua 7-10 egunen buruan egingo dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide