Azken bi jardunaldietan emaitza txarrak izan ditu Kirolgi-OBBko lehen taldeak. Antorcha talde Valentziarraren aurkako bi partidak galdu zituzten etxean eta sailkapenean berdinduta joan ziren Sant Boira –Bartzelona–.
Antorcharen aurkako norgehiagokak 12-0 eta 14-4 galdu zituzten oriotarrek. Joanekoarekin alderatuta oso emaitza desberdinak, izan ere 8-1 eta 3-1 irabazi zituzten Valentziako partidak
Sant Boin ere bi partidak galdu zituen Kirolgi-OBBk eta sailkapeneko lehen postua kataluniarraren mesedetan galdu zuten. Lehenengoa 0-10 galdu zuten, alde handia, baina bigarrenean, lehia guztian aurretik izan arren, azken unean 3 karrera egin zituzten kataluniarrek.
Gauzak horrela ez dute liga erregularra irabazterik lortu oriotarrek.
20. urteurrena
Aurten 20 urte betetzen ditu Orioko Bate Bizkorrak taldeak. Hori dela
eta txapelketa bat antolatzen dabiltza datozen sanpedroetan jokatzeko.
Bertan jokalari ohiek jokatzeko nahia azaldu dute OBBko arduradunek,
eta, horretarako, ostiralero elkartuko dira, arratsaldeko 18:00etan,
Mendibeltzen.