"Coral Briançó"ren kontzertua izango da larunbatean

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ekainaren 5a

Orioko elizan izango da emanaldia iluntzeko 19:00etan hasita

Datorren larunbaterako, ekainaren 8rako, kontzertu berezia antolatu dute Salatxo abesbatzak eta Orioko Udalak. Emanaldia Sant Celoniko –Bartzelona– Coral Briançó koruarena izango da, iluntzeko 19:00etan izango da, Orioko elizan.

Kataluniako koruak 15 abesti eskainiko ditu, horien artean Kataluniako abesti herrikoiak: Rossinyol, Cançó de la sabatera, Senyor Sant Jordi, Ton Pare no té nas, eta L’oreneta de Queralt. Kontzertuaren bukaeran, Coral Briançó-k eta Salatxok elkarrekin kantatuko dute.

Kontzertuaren programa deskargatzeko, klikatu hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide