Trafikoan aldaketak izango dira Zarauzko triatloia dela eta

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ekainaren 6a

Larunbatean, ekainaren 8an, 14:30etik hasita saihesbideak erabiltzeko eskatu dute antolatzaileek

Datorren larunbatean, ekainaren 8an, errepide mozketak izango dira Zarauzko triatloia dela-eta. Horren aurrean, proposatutako saihesbideak erabiltzea eskatzen dute antolatzaileek probak iraungo duen denboran: 14:30ean hasi eta 18:30ak arte.

– Zarauztik Oriora joateko: A-8 autopistatik –Aritzetako gunean norabide aldaketa eginez– .
– Aiatik Oriora edo Zarautzera joateko: GI-2631 errepidetik Orioko gainera –Laurgaindik barrena– .
– Andatzatik edo Santiotik Oriora edo Zarautza joateko: Aiara igo eta hortik Orioko gainera jaitsi.

Lokatetik barrena ere joan ahal izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide