Ezohiko plenoa egingo du gaur udalbatzarrak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ekainaren 6a

Iluntzeko 20:00etan hasiko da osoko bilkura

Gaur, ekainaren 6a, osteguna, Orioko Udaleko udalbatzak ezohiko bilkura egingo du, iluntzeko 20:00etan, Udaletxeko pleno aretoan.

Hauek izango dira tratatuko dituzten gaiak:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2013ko apirilaren 30ean egindako ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko Nueva CerĂ¡mica Arocena enpresaren ondoan dagoen Etxeluze izeneko eraikinaren erosketari buruz.

3.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko udal kanpineko taberna eta supermerkatu zerbitzuak kontzesio administratiboko erregimenean emateko kontratazioa.

4.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko Karela udal kiroldegiaren gestio integralaren kontratuari buruz.

5.- Onartzea, egoki bada, Frankismoaren Krimenen aurkako Kerellaren Euskal Plataformak aurkeztutako mozioa.

6.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide