Bukatu dituzte Orioko ikastetxeek beren jaialdiak. Bertso jaialdiarekin hasi ziren urtea bukatzeko egiten dituzten jaialdiekin eta atzo eman zieten bukaera Karela kiroldegian Orioko Herri Ikastolak egindakoarekin.
Larunbatean Zaraguetak bizikleta eguna egin behar bazuen ere, bertan behera geratu zen eguraldi txarra zela-eta.
Guk ekainaren 1ean eskolakoek eta ekainaren 9an ikastolakoek egindako jaialdiekin album bana sortu dugu.
Argazkiak ikusi ahal izateko, hemen klikatzearekin nahikoa da.