Mikel Markezek parte hartu du "Gure esku dago" ekimeneko bideoklipean

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ekainaren 11

Aiako plazan grabatu zituzten Markezen irudiak

Ekainaren 8an aurkeztu zuten Gure esku dago izeneko ekimena Irungo Ficoban. Han bi ekintza aurkeztu zituzten. Batetik, 2014ko apirilean 3 eguneko jaialdi erraldoi bat, Anoetan egingo dena. Eta bestetik, 2014ko ekainaren 8an egingo dute giza katea. Durango eta Iruñea arteko giza katea izango da; 130 kilometrokoa, eta hori egin ahal izateko 50.000 herritar elkartu nahi dituzte.

Aurkezpenean musika bideo bat erakutsi zuten eta, bertan, besteak beste, Mikel Markez ageri da bideoan kantari. Gainera, Markezek abesten duen unean Aiako plaza ikusi daiteke, bertan grabatu baitzuten bera agertzen den bideoko zatia.

Beheko bideoetan ikusi dezakezue batetik zein den Gure esku dago ekimenaren azalpena eta, bestetik, ekimenaren harira egin duten abestia.



Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide