Giro bustia izan zen aurtengo Zarauztik Aiarako lasterketan. Dena dela ez zen korrikalaririk falta izan eta helmugara 59 lagun iritsi ziren 11 kilometro pasatxo egin eta gero.
Guztietan azkarrena Aimad Bouziane santurtziarra izan zen, 40 minutu eta 57 segundoko denborarekin. Atzetik Driss Bensaid taldekide eta herritarra iritsi zen, minutu bat eta 45 segundora. Hirugarren Cipri Burcio legazpiarra izan zen; haren denbora 42 minutu eta 58 segundo. Gizonezkoetan aiarrik azkarrena Mikel Iruretagoiena izan zen ibilbidea 44 minutu eta 23 segundoan bete zuelarik.
Emakumeetan azkarrena Santanderko Cristina Alles izan zen kronometroa 48 minutu eta 36 segundoan geratuta. Hamar segundo beranduago iritsi zen bigarrena eta aiarrik onena: Amaia Zuloaga. Hirugarren Lezoko Lurdes Oiartzabal izan zen 50 minutu eta 15 segundoko denborarekin.
Hemen aiarren eta oriotarren denborak:
6. Mikel Iruretagoiena Agote 0:44:2312. Hodei Alkorta Azkue 0:47:15
17. Amaia Zuloaga Eizagirre 0:48:46
27. Jesus Mª Cañas Rico 0:51:20
28. Igon Lertxundi Lizarralde 0:51:25
39. Eneko Camino Salegui 0:57:26
41. Sara Peña Lizarralde 0:57:36
46. Joakin Gozategi Korta 1:00:46