Ostiralean jokatuko dira Orioko gomazko pala txapelketako finalerdiak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ekainaren 12a

Iluntzeko 19:00etan hasiko dira partidak

Pala txapelketa bukaerara iristen ari da eta ostiral honetan, ekainaren 14an, finalerdiak jokatuko dituzte iluntzeko 19:00etan hasita, Orioko pilotalekuan.

Antolatzaileek esan dutenez txapelketan maila ona izan da orain arteko norgehiagoketan. Lehenengo finalerdia Jagoba Solaberrieta - Juanjo Polo eta Urko Aldalur - Iosu Larrarte bikoteen artean jokatuko dute. Bigarren finalerdia, berriz, Unai Illarramendi - Ibon Berasaluze eta Xabier Murua - Iban Arruti bikoteen artekoa izango da.

Finalak, bestalde, datorren astebukaeran jokatuko dira. Pilota Elkartekoek herritarrak partidak ikustera gerturatzeko animatzen dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide