Azken urteetako ohiturari jarraituz, Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleen ekitaldia izango da datorren larunbatean, ekainaren 15ean, 17:00etan hasita, Karela kiroldegian.
Musika Eskolako instrumentuko taldeak ere bertan izango dira dantzariei musika doinuekin laguntzen. Instrumentu-talde hauek izango dira bertan: banda, gitarra taldea, biolin taldea, esku-soinu taldea, trikitixa-pandero taldea, txistu taldea, pianoa eta perkusioa.
Ekitaldian 4 eta 13 urte bitarteko 180 ikaslek hartuko dute parte Ander Errasti irakaslearen gidaritzapean.
Egingo dituzten dantzak, berriz, hauek izango dira: sarrera, Akelarrean, Gorriti aztia, Alai elkarrekin, Eskuetan, Korrika, Gaztelugatxeko martxa, Alpargata, Arin-Arin, Fandango, Zinta-dantza, Plazara, Martxa baten lehen notak, koreografiak eta bukaera.
Doakoa izango da ekitaldia.