Astero-astero elkartzen dira Mendibeltzen Orioko Futbol Taldeko beteranoak. Aurten bi txapelketatara joango dira, biak ekainean.
Lehenengoa Manolo Preciadoren, iaz hil zen entrenatzaile ezagunaren, omenez jokatuko den torneoa izango da. Astilleron –Kantabria– jokatuko dute ekainaren 15ean eta 16an. Guztira 12 talde izango dira eta lau taldetako hiru multzotan banatuko dira. Oriotarrek Mieresko –Asturias– Turónen, Astilleroren, eta Ribadeoren –Galizia– kontra jokatuko dituzte multzoko partidak.
Multzoko fasea pasako balute, Santanderko Racing, Ponferradina eta Torrelavegako Gimnástica bezalako taldeen aurka jokatu dezakete.
Ekainaren 22ko eta 23ko asteburuan, Asturiasen, Cudilleron, jokatuko dute bigarren torneoa. Asturiasko irteerara jokalariez gain jokalarien bikoteak ere joatekoak dira, guztira 40 inguru lagun.