Orion jokatuko da Euskal Herriko 25. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko eka. 20a, 10:31

Ekainaren 22an jokatuko da eta bi saio izango dira, 14 urte baino gutxiago dituztenena eta 14 urte baino gehiago dituztenena

Euskal Herriko ikastolen federazioak hala erabakita, Karela kiroldegian izango da bertsolari txikien festa handia datorren ekainaren 22an. Bi saio izango dira, bata goizean eta bestea arratsaldean, biak Karela kiroldegian.

Saio hori Oriora etortzen den lehendabiziko aldia da. Aurten arte toki desberdinetan izan da txapelketa eta orain Oriora etorri da bertan geratzeko asmoz.

Saioa aurkezteko prentsaurrekoan, Amaia Dorronsoro Orioko Udaleko zinegotzia, Miren Irigoien Bertsozale Elkarteko ordezkaria eta Juanjo respaldiza Ikastolen Elkarteko ordezkaria izan ziren. Dorronosoren hitzetan, errespetua ematen du halako ekitaldia Orion izateak. Herri mugimendutik sortutakoa da txapelketa hau eta baita hori sustatzen duten elkarteak ere. Gainera, Orioko Udalak lagundu egiten ditu Ikastola eta Errikotxia bertso eskola.

Oriotarrak ere izango dira saioan, nahiz eta kantuan inor ez den arituko. Xabier Sukia izango da aurkezlea eta Patxi Etxeberriak emango ditu sariak. Goizeko saioa 11:00etan hasiko da eta estreinakoz taldeka izango da 14 urtez azpikoen txapelketa: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldea arituko dira lehian.

Arratsaldeko saioa, berriz, 15:30ean hasiko da. Bertan 14 urtetik gorako 10 bertsolarik kantatuko dute, bina aurretik aipatutako lurralde bakoitzetik. Iazko txapeldunak, Maddi Sarasuak, ez du txapela defendatuko; izan ere Txapelketa Nagusian hartuko du parte udazkenetik aurrera.

200 lagunentzako bazkaria ere antolatu dute eta txartelak bertan salduko dira.

Saioari buruzko informazio gehiago izateko, klikatu hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide