Gaur hasiko dira sanjuanak Iturriotzen

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ekainaren 20a

Ekainaren 25a arte luzatuko dira auzoko festak

Gaur, ekainaren 21ean, ostiralarekin, hasiko dira Iturriozko sanjuanak. Hogeigarren urtez mus txapelketa jokatuko dute Izurtzu jatetxean gaueko 21:30ean hasita.

Larunbatean, hilaren 22an, erromeria izango da gauez Kupela taldearekin. San Juan bezperan bazkaria egingo dute 14:00etan hasita Izurtzun eta atzetik Olaso eta Urdangarin bertsolariak arituko dira kantuan. Bertsolarien ondoren erromeria izango da Laja eta Narbaiza trikitilariekin. Iluntzean San Juan sua piztuko dute.

San Juan eguna mezarekin hasiko dute Iturriozko auzokideek, 10:30ean izango da elizkizuna. Meza ostean, 12:30ean, herri kirolak izango dira auzoko gazteen artean. Trontzan, harria jasotzen, korrika, txingekin, segan eta aizkoran arituko dira nor baino nor. Herri kirolak bukatutakoan Zubeldia eta Irazu bertsolariak izango dira kantuan eta atzetik Tapia eta Leturia soinu eta panderoa jotzen. Bazkaritan hasi eta goizaldera arte arituko dira trikitilariak.

Egitarau osoa irakurtzeko, hemen klikatu behar da.

Festetako antolatzaileak dioten bezala, nola hobeto euskaraz, bertsoz, trikitixaz eta umorez baino?

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide