Orioko Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dutenez, gaur, ekainaren 21ean zen hasiera batean hiruhileko honi zegokion odola emateko eguna. Arazo batzuk tarteko baina, uztailaren 12ra atzeratu dute eguna. Ohiko moduan, 18:00etatik 20:30era arte egongo dira egun horretan erizainak Orioko anbulatorioan odola eman nahi duen guztia hartzeko.