Atzerrian praktikak egin nahi dituztenentzat informazio-saioa izango da ekainaren 25ean

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ekainaren 24a

Urola Kostako Udal Elkarteak Zarautzen duen egoitzan izango dira aurkezpenak

Garapen Elkarteak –Urola Kostako Udal Elkartea erakunde horretako kide da– 10 beka emateko deialdia egin du, Global Training 2013 programaren barruan. Horren harira, informazio-saioa izango da interesa duten pertsonentzat.

Informatzeko hitzaldiak bihar, ekainaren 25ean, izango dira Udal Elkarteak Zarautzen duen egoitzan. Bi saio izango dira, 10:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz.
 
Beka horien helburua atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egitea da, ordainduta. Gure eskualdean Udal Elkartea da eskabideak bideratuko dituena.

Eskaera egiteko ezinbestekoa da 30 urte baino gutxiago izatea. Praktikak Europan eta Latinoamerikan egiteko aukera izango da eta 6 hilabeteko iraupena izango dute. Jasoko den diru-laguntza, berriz, 1.124,77€takoa izango da.

Ekainaren 14an ireki zuten izena emateko epea eta datorren uztailaren 15a arte izango da zabalik.

Hauek dira bilatzen dituzten profil profesionalak: ekonomia, ingeniaritza, soziologia, turismo, biologia, gizarte lan edota psikologia lizentziatuak; elektronika, automatizazioa, mekanikoa goi mailako teknikariak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide