Unai Illarramendi eta Ibon Berasaluze palako txapeldunak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko eka. 24a, 11:27

Ekainaren 21ean jokatutako finalean jantzi zuten beren lehendabiziko txapela

Aurreko ostiralean, ekainaren 21ean, jokatu ziren Orioko gomazko pala txapelketako finalak. Jaialdia 19:00etan hasi zen eta Haritz Lertxundi –Xabier Murua min hartuta zegoenez, hura ordezkatuz– eta Iban Arrutik jokatu zuten lehen partida Jagoba Solaberrieta eta Juanjo Polo kontrario zituztela.

Partida gogorra jokatu zuten lau palistek. Denetariko tantoak ikusteko aukera izan zen, baina atzelariek lan eskerga izan zuten partida guztian. Dena dela, bukaeran 30-21 nagusitu ziren Lertxundi eta Arruti, txapelketako hirugarren postua erdietsiz.

Finala ere estu joan zen. Urko Aldalur eta Iosu Larrarte ziren urdinez eta, faboritoak, Unai Illarramendi eta Ibon Berasaluze, gorriz. Tanto gogorrak jokatu zituzten eta berdintasuna izan zen nagusi partidan. Dena dela partida bukaerara freskoago iritsi ziren gorriak eta 30-24 irabazi zuten.

Hala, Unai Illarramendik eta Ibon Berasaluzek beren lehendabiziko txapela janztea lortu zuten ekainaren 21ean.

Hemen ikusi daitezke finaletako argazkiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide