Festak kirola eginez ondo hasteko aukera izango da aurten. Izan ere sanpedro bezperarako, ekainaren 28rako, antolatu dute duatloi herrikoia Orioko Herri Ikastolakoek. Aurten triatloia izatetik duatloia izatera pasako da, izan ere marea ez zen parean egokitzen festetako beste ekintzekin ondo ezkondu ahal izateko.
Hala, korrikan eta bizikletaz arituko dira kirolariak. Ikastolan hasi eta bukatuko da proba eta 18:00etan hasiko dira txikienak.
Hiru kategoriatan banatu dituzte parte-hartzaileak:
– LH 4., 5. eta 6. mailakoak: 800 metro korrika, 2 kilometro bizikletaz eta 600 metro korrika
– DBHkoak: 1.000 metro korrika, 3 kilometro bizikletaz eta 800 metro korrika
– 16 urtetik gorakoak: 1.800 metro korrika, 6 kilometro bizikletaz eta 1.000 metro korrika
Proban parte hartzeko ekainaren 26a, asteazkena, baino lehen eman beharko da izen Karela kiroldegian edo Ikastolan bertan. Kaskoaren erabilera derrigorrezkoa izango da.
Uztailaren 1erako, berriz, Xake txapelketa azkarra antolatu du Orioko Herri Ikastolak. Goizeko 10:00etan hasiko dira partidak eta LH 3tik gorakoek hartu ahal izango dute parte. Horretarako, ekainaren 27a aurretik eman behar da izena, Ikastolan edo Kultur Etxean.