Gaztetxoek osatutako taldea da Uhats. Urte guztian Olatz Zugastiren gidaritzapean entseatzen duen taldea. Hala, azken urtean egindako lanaren emaitza herritarrekin partekatzeko asmoarekin, kantaldia eskainiko dute datorren ekainaren 26an, asteazkenarekin, 19:00etan hasita, Ikastolako aretoan.
Uhats taldea honako hauek osatzen dute: Julen Alonso –eskusoinua, trikitixa eta teklatuak–, Intza Unanue –ahotsa–, Eneritz Aulestia –ahotsa eta panderoa–, Iñaki Lizarralde –ahotsa, teklatuak eta trikitixa–, Mirene Elizondo –ahotsa–, Paul Beitia –gitarra– eta Iker Urdangarin –perkusioa–.
Uhats taldekoek, Gipuzkoako kantu txapelketan ere hartu zuten parte aurreko azaroan eta Eneritz Aulestiak bigarren saria eskuratu zuen Begirada urruntzean abestiarekin. Abesti hori eta gehiago entzuteko aukera izango da datorren asteazkenean. Gainera, laster maketa kaleratzekotan dira Uhats taldekoak.